90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

536/2002 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, ikasketak egiteko zazpi lizentzia ematen dituena. Lizentzia horiek 2002-2003 ikasturterako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako langile finkoentzat dira.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du, dagokion batzordearen erabakian oinarrituta, ikasketak egiteko zazpi lizentzia ematea, Nafarroako Gobernuaren mende dauden irakasle funtzionario zein lan-kontratudun finkoei zuzendurik, martxoaren 26ko 84/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren ebazpenaren ondorioz (apirilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 46. zk.).

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduren bidez, eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko zazpi lizentzia emateko aukeratu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, Foru Agindu honen eranskinean zehazten diren denboraldi eta modalitateetarako.

2. Ikasketak egiteko lizentzien onuradunek deialdian eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eta, bereziki, hamabigarren oinarrian zehazten direnak.

3. Giza Baliabideen Zerbitzuak onuradunei deialdiaren hamahirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak aplika diezazkiela.

4. Foru Agindu hau eta I. Eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera eta Irakasleen Hobekuntzarako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa sartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, laguntza eman edo ukatzen duen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Ikasketa-baimen emanak

DEITURAK ETA IZENA N.A.N. MODALITATEA EPEALDIA

MUÑOZ NIEVA, JAVIER 72776022 A1 urtekoa 02/9/1-03/8/31

DUERTO VELA, M.ª ANGELES 18191581 B urtekoa 02/9/1-03/8/31

BARCENA IRIGOYEN, JAVIER 15836514 A1 urtekoa 02/9/1-03/8/31

FERNANDEZ ASENJO, LAURA 15770771 A2 urtekoa 02/9/1-03/8/31

ECHEVERRIA ERASO, M.ª MAR 15848478 A1 hiruhihilekoa 03/3/1-03/6/30

OSERIN ELORZA, MARCO ANTONIO 16541644 A2 urtekoa 02/9/1-03/8/31

MORENO MORENO, BERTA 18192840 A2 urtekoa 02/9/1-03/8/31

Iragarkiaren kodea: A0207456