90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena. Honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarriko dela honako udalerriotako abelbideak sailkatzeko proposamena: Noain, Galar Zendea, Iruña, Barañain, Berriozar, Berriobeiti, Itza Zendea, Txulapain, Imotz, Basaburua, Larraun eta Areso.

Honako honen berri ematen zaie aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenean interesa dutenei.

Lehenbizikoa.-Ingurumen zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 442/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenari buruzko espedientea hastea onetsi zela eta ondoren agirien eta landa-lanen bilduma egin zela udalerri bakoitzean.

Bigarrena.-Abelbideen sailkapenari buruzko proposamena jendaurrean egonen dela hilabete batez irailaren 16tik aurrera.

Hirugarrena.-Epe horretan aztergai egonen dela abelbideen sailkapenari buruzko proposamena udaletxe bakoitzean eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahal dituztela.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: a0207015