90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

669/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Industriako zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bitartez, "T.E.ko aireko linea. 13/20 KV. "Mendabia" ("Viana" STRtik abiaturik)" proiektuari dagozkion okupatu aitzineko aktak egiteko egunak zehazten dira.

2001eko abuztuaren 31n jendaurrean jarri zen "T.E.ko aireko linea. 13/20 KV. "Mendabia" ("Viana" STRtik abiaturik)" izeneko instalazioen proiektua eta proiektuak berak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Vianako mugapean.

Industriako zuzendari nagusiak, 2002ko urtarrilaren 29ko 105/2002 Ebazpenaren bitartez, aipatu proiektua onetsi zuen, administrazioaren baimena eman zion, bai eta egiteko baimena ere. Orobat, instalazio horren onura publikoa onartu zuen. Adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraituzz, Argindar Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52, 53 eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluarekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aintzineko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat eta Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduak (1999ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 25ekoa) emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko egunak zehaztea, honako ezaugarriak kontuan hartuz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Vianako alkateari, edo zinegotzi delegatuari, dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

2. Aktak herri horietako Vianako Herriko Etxean eginen dira, 2002ko abuztuaren 6an.

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Begoña Ballaz Torres andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, Aldez Aurreko, Adostasun, Okupazio eta Ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Iberdrola D.E.S.A.U. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako Herriko Etxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Industriako zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0207294