90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

648/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da jendaurreko fasea eta behin betikoz onesten da "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektua.

"A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektua teknikoki onetsi zen eta jendaurrean jarri apirilaren 10eko 367/2002 Ebazpenaren bidez, eta 2002ko maiatzaren 3an eman zen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (54. zk.).

Ebazpen horrek hasiera ematen zion ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari, eta jendaurrean jartzen zen, interesatuek iruditzen zitzaizkien ohar eta alegazioak egin zitzaten.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi du alegazioen epea bete denean ez da jaso alegazio bakarrik ere.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, inolako aldaketarik gabe, ez baita alegazio bakar bat ere aurkeztu.

2. "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Tiebas-Muru Artederretako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0207786