90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1288/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez baimena ematen da Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalea handitzeko ekipamendua kontratatzeko (3. separata) (OB27/2002 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalea handitzeko ekipamendua kontratatzeko (3. separata) (OB27/2002 lehiaketa).

-Kontratuaren xedea: Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalea handitzeko ekipamenduaren hornidura kontratatzea.

-Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia, espediente arrunta.

-Aurrekontua: 521.630,67 euro (bostehun eta hogeita bat mila seiehun eta hogeita hamar euro eta hirurogeita zazpi zentimo) BEZa barne, eta honela xehekaturik:

1 C001 ALTZARI GENERIKOAK 12.951,68

2 C002 ALTZARI NEURRIKOAK 39.516,70

3 C003 AULKIAK 183.013,57

4 C004 ALTZARI KLINIKOAK 01 14.873,66

5 C005 ALTZARI KLINIKOAK 02 28.443,34

6 C006 KOMUNETAKO EKIPAMENDUA 32.729.12

7 C007 SEINALIZAZIOA 26.274,97

8 C008 BABESAK 40.602,64

9 C009 IKUS-ENTZUNEZKO EKIPAM. 20.804,89

10 C010 SUKALDEA 122.420,10

-Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko abuztuaren 26a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko irailaren 20a, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa) eta Proiektua Tucán liburudendan (Irunlarea, 25, Iruña, Tel: 948177335 eta faxa 948196389).

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0207861