90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

512/2002 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Zarrakazteluko ikastetxe publikoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektuaren prestakuntza eta zuzendaritza kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Zarrakazteluko ikastetxe publikoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektuaren prestakuntza eta zuzendaritza kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Zarrakazteluko ikastetxe publikoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektuaren prestakuntza eta zuzendaritza.

-Aurrekontua: 25.250,00 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarrren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00ak arte, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi milako eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0207125