90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

130/2002 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Añorbeko eta Tirapuko udalek idazkari bera izateko osatzen zuten batasuna desegiten duena.

Foru Kontseilu Administratiboak, 1963ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez, besteak beste, Añorbeko eta Tirapuko udalen batasuna onetsi zuen, idazkari bera erabiltzeari begira.

Tirapuko Udalak eskatu du batasun hori desegin dadila, Itzarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatean sartu ahal izateko, 2001eko urriaren 16an sortu baitzen.

Añorbeko Udalari jakinarazi zaio dosier hau ireki dela, prozeduran interesatua baitago, bidezkotzat jotzen duena alegatu ahal izateko, baina ez da erantzunik jaso. Hala ere, 2002ko maiatzaren 3an onetsi duen plantilla organikoan adierazi du batasun hori desegiteko zorian dagoela.

Foru Kontseilu Administratiboak 1963ko abenduaren 27an harturiko Erabakiaren azken xedapenean ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak ahalmena du Kontseilu horren bidez eraturiko udal batasunak aldatzeko, interesa duten udalek hala eskatuta. Aldaketek batasun horiek desegitea ere ekar dezakete.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko ekainaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Añorbeko eta Tirapuko udalek idazkari bera izateko osatzen zuten batasuna desegitea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207237