84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Igerilekuen eta futbol-zelaiaren kudeaketa alokatzeko lehiaketa

-Kontratuaren xedea: igerilekuen eta futbol-zelaiaren kudeaketa alokatzea.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko bidea: lehiaketa publikoa.

-Tramitazioa: presakoa.

-Lizitazioaren gutxieneko prezioa: 1.800 euro urteko, BEZa barne.

-Behin-behineko bermea: 600 euro.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Mendigorriko Udalaren erregistro orokorrean (Plaza de Los Fueros, 1, 31150 Mendigorria), hamahirugarren egun naturala arte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: seigarren egunean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina kontatuta, eguerdiko 12etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Mendigorriko Udaletxean.

Mendigorrian, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Mendigorriko Udaleko alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu. -- -- A0207278 --

Iragarkiaren kodea: