84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Hasierako onespena U.A.U. 3.1 Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektuari

Udalbatzak, bi mila eta biko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako Arau Subsidiarioetako U.A.U. 3.1. jarduketa unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Juan María Gamboa Azpirozek eta Blug Ibérica, S.A.k sustatua. Halaber, erabaki zuen jendaurrean jartzea proiektuaren dokumentazioa, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta akordio hau adieraztea jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabeei.

Lakuntzan, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0207174