84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I M O T Z

Bake epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, deialdi publikoa egiten da Udal honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua betetzeko. 15 egun baliodun ematen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hautatuak izan nahi dutenek, izendatuak izateko legez eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Imozko Udaletxean, bulego orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, goizeko hamabietatik eguerdiko hirurak arte.

Imotzen, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian. Alkatea, María Antonia Iribarren Aldareguía.

Iragarkiaren kodea: A0207144