84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZA ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Obren kontratazioa

1.-Kontratuaren xedea:

"Aragoi Garaiko 11. eremuko soluzio bateraturako presio handiko ur horniduraren 7. fasea" izeneko lanak kontratatzea, klausula administratibo eta teknikoen pleguei jarraikiz burutzeko.

2.-Prozedura eta esleipen bidea:

A) Prozedura: irekia.

B) Bidea: lehiaketa.

3.-Lehiaketaren aurrekontua eta fidantza:

A) Zenbatekoa, guztira: 2.793.247,58 euro (BEZa barne).

B) Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 55.864,95 euro (aurrekontuaren % 2).

4.-Eskaintzen aurkezpena:

A) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren (26) egun naturaleko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

B) Eskaintzak aurkezteko tokia: Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan (General Los Arcos plaza, 13-1. solairua; posta-kutxa: 42; posta kodea: 31400; Zangoza, Nafarroa; telefonoa eta faxa: 948 871247).

C) Klausula administratibo eta teknikoen pleguak lehiatzaileen eskura daude Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan, lehenago aipatu helbide horretan.

5.-Enpresaren sailkapena:

Lehiatzaileek egiaztatu beharko dute C2 azpitaldean "e" kategorian eta E1 azpitaldean "f" kategorian daudela.

Zangozan, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0206961