84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate buruaren ebazpena

Ekainaren hamarreko datarekin, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 102/2002 zenbakia daraman ebazpena eman zuen, zeinaren xedapen-testua ondoan transkribatzen dena baita:

"1.-Indarrik gabe uztea 85/2002 zenbakiko ebazpenaren bidez Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunari emandako eskuordetza.

2.-Ekainaren hamarretik aitzina, buruari dagozkion ahalmen guztiak nire gain hartzea.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Batzarre Nagusiari honek egiten duen lehendabiziko bileran jakinaraztea".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Burua, Javier Iturbe Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0206954