84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Tasen ordenantza fiskaleko aldaketa behin betikoz onetsirik

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko martxoaren 14an egindako bilkura arruntean, hiri hondakin solidoen kudeaketa, bilketa eta tratamendurako zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketari hasierako onespena eman zion. Dagozkion ediktuak iragarki oholean eta 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko maiatzaren 8an, jarri ondoren, jendaurrean egon diren epean alegaziorik aurkeztu ez denez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, ordenantza fiskaleko ondoko aldaketak behin betiko onetsi dira:

a) Industri hondakinak: 1) pneumatikoak: 0,18 euro/ kilogramoa, 30 pezeta. 2) Palet garbiak: 12,26 euro/tona, 2.040 pezeta. Plastikoekin eta beste material batzuekin nahastutako paletak: 24,28 euro/tona, 4.040 pezeta.

Lakuntzan, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Mankomunitateko burua, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0206835