84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Goxokien kioskoa errentan

Berriozarko Udalak Berriozarko Eguzki plazako goxokien kioskoa errentan emateko lehiaketaren klausula administratiboen plegua onetsi zuen, 2002ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran.

Esleipen bidea: lehiaketa irekia.

Kontratuaren iraupena: 5 urte.

Ordaindu beharreko kanona: 60,10 euro/hilean.

Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kontratazio espedientea udal bulegoetan aztertu ahalko da, astelehenetik ortziralera, 10:30etik 13:30era, bai eta interneteko helbide honetan ere: www.animsa.es/tablon-anuncios/

Berriozarren, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0206834