84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

I unitateko 2. zatia urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Villatuertako Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Villatuertan urbanizatu berri diren eremuetako I unitateko 2. zatia eta azkena urbanizatzeko proiektua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, bon.ean eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarietako batean iragarkia jarrita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Villatuertan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0205876