84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2002ko plantilla organikoa

Villamayor de Monjardingo Udalak bere plantilla organikoa onestea erabaki zuen, 2002ko maiatzaren 16an egin osoko bilkura arruntean, arauz ezarritako gehiengoarekin. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Lukin herriekin batasunean. Maila: A. Osagarria: ehuneko 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Lukin herriekin batasunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio kontratudunen izenen zerrenda

Estíbaliz Goñi Razquin. Idazkaria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Villamayor de Monjardinen, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.

Iragarkiaren kodea: A0205873