84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Hiri lurzoruaren aldaketa hasiera batez onetsita

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2002ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatutako gehiengoarekin:

a) Hasiera batez onestea hiri lurzoruaren mugapenaren aldaketa, Villamayor de Monjardingo 1. poligonoko 912, 913 eta 390. lurzatietan, Bodegas Castillo de Monjardín, S.A.k sustatua.

b) Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien saltzen den egunkarietako batean iragarkia jarrita.

c) Erabaki honen berri ematea enpresa sustatzaileari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen den egunkarietako batera igortzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Villamayor de Monjardinen, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, María Puy Goñi Ayúcar.

Iragarkiaren kodea: A0205872