84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1112/2002 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitalerako multzo elektrogeno berri bat erosi, paratu eta abian jartzeko gastua baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Bideko Ama Birjina Ospitalerako multzo elektrogeno berri bat erosi, paratu eta abian jartzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: multzo elektrogeno bat erosi eta paratzea.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: 260.178,72 euro (berrehun eta hirurogei mila ehun eta hemezortzi euro eta hirurogeita hamabi zentimo).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenen aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko abuztuaren 8ko 14:30 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), 2002ko abuztuaren 28ko 12:00etan. Azkeneko eguna larunbata bada epea hurrengo asteleheneko 12:00etan bukatuko da.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña, tel: 948-428866).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0207176