84. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

21/2002 FORU LEGEA, 2002ko uztailaren 2koa, Nafarroako Gobernuari legegintzako foru dekretuaren bidez Nafarroako polizia kidegoei buruzko Foru Legearen testu bategina egin eta onets dezan baimena ematen diona.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak ondoko hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUARI BAIMENA EMATEN DIONA LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAREN BIDEZ NAFARROAKO POLIZIA KIDEGOEI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA EGIN ETA ONETS DEZAN

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 51. artikuluak eta Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Legeak Nafarroako administrazio publikoen menpeko polizia kidegoen araubidea ezarri zuen.

Maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak -Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzkoa-, uztailaren 5ko 19/2001 Foru Legeak -Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen zuena-, eta apirilaren 3ko 8/2002 Foru Legeak -Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legea eta Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzekoa- parte batean aldatu dute aipatu polizia kidegoen araubidea.

Beharrezkoa da testu arautzaile bat, gaur egun Nafarroako polizia kidegoetan eragina eta indarra duten lege xedapen guztiak bildu eta modu sistematikoan uztartzen dituena. Horregatik, bada, bidezko da Nafarroako Gobernuari baimena ematea legegintzako foru dekretu baten bidez Nafarroako polizia kidegoei buruzko Foru Legearen testu bategina egin eta onets dezan.

Artikulu bakarra. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari lau hilabeteko epean, legegintzako foru dekretuaren bidez, Nafarroako polizia kidegoei buruzko Foru Legearen testu bategina egin eta onets dezan.

AZKEN XEDAPENA

Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0207402