I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
659/2002 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da "Iruña-Logroño autobia (I. fasea: Iruña-Lizarra) eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen emakida-kontratuaren obra-zuzendaritzarako laguntza Teknikoa" izeneko kontratazio espedientea.
Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aipatu lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin du, honako oinarri hauei jarraikiz.
-Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.
-Adjudikatzeko bidea: irekia/lehiaketa.
-Kontratuaren aurrekontua: 4.573.807,00 euro.
-Epea: Hogeita hamasei(36) hilabete.
-EEAOera bidalia: 2002ko ekainaren 13an.
2002ko abuztuaren 5a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3 behea, Iruña).
Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.
Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Zainketa Atalera (San Ignazio etorb. 3 behea, Iruña) dei daiteke, 948 42 36 24 edo orria ikusi.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuan, 2002ko abuztuaren 14ko 12:00etan.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan.-Álvaro Miranda Simavilla.
PROPOSAMEN EREDUA
Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Iruña-Logroño autobia (I. fasea: Iruña-Lizarra) eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen emakida-kontratuaren obra-zuzendaritzarako laguntza Teknikoa" izeneko proiektuaren prestakuntza egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .......... (zenbakitan) .......... euroren truke.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0207129