I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
113/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Irurtzungo Udalaren herrilurreko 5.000 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 2.588 lursail batekin trukatzeko.
Irurtzungo Udalak 5.000 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori honela dago banatua:
-3.165 metro koadro 2. poligonoko 359. lurzatiaren parte bati dagozkio, eta gainerako
-1.835 metro koadroak 2. poligonoko 467. lurzatiaren parte bati, Itsasia alderdian.
Proposaturiko desafektazioaren asmoa da aipatu lurrak 2.588 metro koadroko hirilur batekin trukatzea. Lur hori Iberdrola, S.A.rena da eta honela dago banatua:
-241 metro koadro 2. poligonoko 214. lurzatiari dagozkio, eta gainerako
-2.347 metro koadroak 2. poligonoko 318. lurzatiari, Lizarra kalean.
Trukaketa horren helburua azpiestazio elektriko berri bat eraikitzea da, orain dagoena herrigunetik aldentzeko eta instalazioak hobetzeko.
Irurtzungo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Irurtzungo Udalaren herrilurreko 5.000 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori honela dago banatua:
-3.165 metro koadro 2. poligonoko 359. lurzatiaren parte bati dagozkio, eta gainerako
-1.835 metro koadroak 2. poligonoko 467. lurzatiaren parte bati, Itsasia alderdian.
2. artikulua. Baimena ematen zaio Irurtzungo Udalari desafektatutako lur hori hirilurren saileko 2.588 metroko beste batekin trukatzeko. Aipatu lursaila Iberdrola, S.A.rena da eta honela dago banatua:
-241 metro koadro 2. poligonoko 214. lurzatiari dagozkio, eta gainerako
-2.347 metro koadroak 2. poligonoko 318. lurzatiari, Lizarra kalean.
Trukaketa horren helburua azpiestazio elektriko berri bat eraikitzea da, egungoa herrigunetik aldentzeko eta instalazioak hobetzeko.
3. artikulua. Desafektazioaren onespena Irurtzungo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.
4. artikulua. Irurtzungo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko mapa ofizialetan agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A0206323