80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

111/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Azagrako Udalaren herrilurreko 1.054 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Azagrako Udalak 1.054 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 1. poligonoko 3365. lurzatiari dagokio eta "Camino de Funes" alderdian dago.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa da lur horien erabilera Bodegas San Gregorio Sociedad Cooperativari lagatzea, 5 urtez, urteko kanon baten truke, istila eta ardandegi kooperatiboa mantentzeko materialak eta tresnak gorde ditzan. Bi alderdiak adostuz gero, kontratua luzatu ahalko da.

Azagrako Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Azagrako Udalaren herrilurreko 1.054 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori 1. poligonoko 3365. lurzatiari dagokio eta "Camino de Funes" alderdian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Azagrako Udalari desafektatutako lurren erabilera Bodega San Gregorio, Sociedad Cooperativari lagatzeko, 5 urtez, urteko kanon baten truke, istila eta ardandegi kooperatiboa mantentzeko materialak eta tresnak gorde ditzan. Bi alderdiak adostuz gero, kontratua luzatu ahalko da.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Azagrako Udalak bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Azagrako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0206321