III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Arrotxapeko plan partzialeko O-1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua (Iwer Navarra, S.A.)
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian, ebazpen hau eman zuen:
"Iruñeko H.A.P.O.ko U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektua eta Iwer Navarra, S.A.k aurkeztutako espedientean den dokumentazioa azterturik,
Honako hau ebatzi dut:
1.-Hasiera batez onestea U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektua (Iwer Navarra, S.A.).
2.-Espedientea 15 egunetan jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina.
3.-Aipatu agiriaren onespena behin betikoa egitea, ez bada alegaziorik aurkezten jendaurreko epeak dirauen bitartean, L.A.F.L.ren 169.4 artikuluan xedatu bezala.
4.-Eman bekie erabakiaren berri ukitutakoei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bertako prentsan argitaratu.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0207082