80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala

Udalak, 2002ko ekainaren 12an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Oteitzako Udal Planeko aldaketa puntualari buruzko proiektua, "industri erabilerako lurzoru urbanizagarriko SU-2" sektorearen mugapen eta sailkapena ukitzen baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Oteitzan, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan. Jarduneko alkatea, José Javier López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: A0207042