III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, haurrendako jostailuak erosi eta paratzeko, eta obra osagarriak egiteko
Udalak onetsia, 2002ko ekainaren 6ko osoko bilkuran.
Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere 228.000 euro.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta 14:00ak arte. Hala ere, epea egun baliogabean amaitzen bada, proposamenak aurkezten ahalko dira hurrengo lehen egun baliodunean.
Baldintzen plegua: Mantenimendu Departamentuan (Herriko Etxeko 4. solairua), jendearen eskura.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0206942