80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Blasco doktorea eta Galán doktorea karriketan lurpeko aparkalekua eraiki eta erabiltzeko kontzesio administratiboa eman beharrez

Iruñeko Udalak 2002ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako deialdia egin du, Blasco doktorea eta Galán doktorea karriketan dauden jabari publikoko lurren azpian ibilgailuendako aparkalekua (herritarrek edo bizilagunek baliatzekoa) eraiki eta erabiltzeko kontzesio administratiboa eman beharrez. Hona hemen baldintza orokorrak:

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Dei egilea: Obra eta Azpiegituren Alorra.

Behin-behineko fidantza: obraren exekuzio materialeren aurrekontuaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak aurkezteko epea berrogeita bortz egun naturalekoa izanen da, lizitazioa argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu epearen azken eguneko 14:00ak baino lehen. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen pleguan ageri direnak. Hura lizitatzaileen eskura dago, Obra Bulegoan (Merkatuko karrika, 11-3.a).

Proposamenak irekitzea: eskaintzak Herriko Etxean irekiko dira lehiaketaren mahaia eratzen den egun berean, eguerdiko 12etan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bigarren egun baliodunean, hain zuzen ere. Ekitaldi hori jendaurrean eginen da.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................., N.A.N.: ..........., helbidea: ............. (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .................), hau ordezkatuz: ................ (hala behar badu), helbidea: ................. izena, I.F.Z.: ............., telefonoa: .........., faxa: .............

Blasco doktorea eta Galán doktorea karriketan dauden jabari publikoko lurren azpian ibilgailuendako aparkalekua, herritarrek edo bizilagunek baliatzekoa, eraiki eta erabiltzeko lurpearen aprobetxamenduaren kontzesio administratiborako lehiaketaren baldintzen pleguaren berri izanik, oso-osorik onartzen dut, hartan eskatzen diren agiriak eta aurreproiektua aurkezten ditut, haren ezaugarri funtzionalak zehazturik, eta konpromisoa hartzen dut kontzesioa neure bizkar hartzeko baldintza hauetan:

1.-Eraikuntza proiektua behin betikoz onesten denetik, ...... egun naturalekoa izanen da hura egiteko epea.

2.-Udalari ....... euro ordaindu beharko zaizkio, urteroko sari gisara (aparkalekua osorik harturik).

Halaber, konpromisoa hartzen dut zerga eta lan arloan nahiz prebentzio, segurtasun eta osasun eta gizarte segurantzakoetan legez ezarri edo araututakoa betetzeko, bai kontzesioak berak ekar diezazkidakeen guztiak ere.

(Data eta lizitatzailearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0206903