80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

U.C.-16 unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalerri honetako Udalak, bi mila eta biko maiatzaren bian egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabaki hau hartu zuen legezko gehiengo osoa izanik:

"1. Behin betikoz onestea "Lodosako Arau Subsidiarioen xehetasun azterlana", José Javier Morentin Campo jaunak sustatua. Azterlanaren xedea da fatxadetako batean eraikuntzaren kanpoko aldeko lerrokadura aldatzea industrialdeko lurzati batzuetan, katastroko 803. lurzatian (sustatzailearena), 266 eta 268. lurzatietan (Udalarenak) eta 202.ean (Martínez Antón senideena), denak 2. poligonokoak. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluari jarraikiz egin da.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea eta sustatzaileari eta ukituriko beste jabe partikularrei erabaki honen berri ematea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da aukeran:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik, berraztertzekoa jarri ahalko da erabakia hartu duen udal organoari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izanen dira ez gora jotzekoa ez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo ustez ezetsi arte.

Berraztertzeko errekurtso baten ebazpenaren aurka ezin izanen da berriz errekurtso hori bera jarri.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezetsi arte.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0205041