80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 4an emandako 810 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-0811 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. Jesús Cabello Ruiloba jaunak jarri du errekurtso hori, betearazpen bideko erreklamazio bat dela-eta aipatu ez den toki erakunde batek emandako bahitura-diligentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"810 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0811 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Cabello Ruiloba jaunak jarri du errekurtso hori, betearazpen bideko erreklamazio bat dela-eta aipatu ez den toki erakunde batek emandako bahitura-diligentziaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Jesús Cabello Ruiloba jaunak, 2001eko otsailaren 16an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, betearazpen bideko erreklamazio bat dela-eta aipatu ez den toki erakunde batek emandako bahitura-diligentziaren aurka

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko otsailaren 20ko Probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatutakoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko otsailaren 20ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idazki honen hasieran aipatutako gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 14an emandako 586 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-2460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. Errekurtsoa, berriz, María Rosario Mancho Uriz andreak jarri du, udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko Iruñeko Udalak 2001eko maiatzean egin zuen likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"586 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Rosario Mancho Uriz andreak jarri du errekurtso hori, udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko Iruñeko Udalak 2001eko maiatzean egin zuen likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalak udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko 2001eko maiatzaren 14an egindako likidazioaren aurka jarri da. Izan ere, garabiak ibilgailu bat eraman zuen behar ez bezala aparkaturik zegoelako, zirkulaziorako erreian (Belateko Monastegia zeharkalea, 2), antolamendu juridikoa urratzen zuela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, likidazioa deusezta dadila eta ordaindu duen kopurua, hau da, 9.100 pezeta (54,69 euro) itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak alegazioak aurkeztu ditu eta salaketan adierazitako egunean eta lekuan aparkatu zuela aitortu du, baina gehitu du ibilgailuak ez zuela arriskurik sortzen eta ez zuela inongo zerbitzu publikorik oztopatzen. Alegazioei erantzunez, udaltzain salatzaileak (187 zenbakikoa) salaketako xehetasun guztiak berretsi ditu (hitzez hitz, hurrengoa dio: "Ibilgailua bi norabideko kale batean zegoen aparkatuta, erreietako baten hiru laurdenak hartzen zituela, eta aparkatzeko debekua adierazten duen marra horia dagoen lekuan"). Horrez gain, ibilgailuaren kokalekuaren krokisa erantsi du, eta hor argi eta garbi ikusten da ibilgailua behar ez bezala aparkatuta zegoela; garbi dago, beraz, Udalaren Garabi Zerbitzuak esku hartzea eragin zuten gertaerak espedientean azaltzen den moduan gertatu zirela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eraman ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba handia egiten badiote...". Urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuak 91.2 artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren "2,m)" idatz-zatian azaltzen dena. Horregatik, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datoz. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu 01-2460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko Iruñeko Udalak 2001eko maiatzean egin zuen likidazioaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 14an emandako 584 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-2577 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Joaquín Paularena Chocarro jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 11n eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (3905/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"584 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2577 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joaquín Paularena Chocarro jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 11n eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (3905/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 11n eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri da. Alkatetzak berak jarri zuen isuna, trafiko eta bide segurtasunari buruzko arauak hausteagatik (3905/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak egokitzat jotzen dituen alegazioak eta beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu-prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen-agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.- eta 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Gehiago sakondu baino lehen, esan behar da toki erakundeak emandako agirietan ez dela agertzen errekurritutako premiamendu-probidentziaren jakinarazpena nork hartu zuen. Beraz, jakinarazpen akastuna denez, betearazpen-egintza hori 2001eko ekainaren 7an jakinarazi zela joko dugu, hau da, interesatuak horren kontrako errekurtsoa jarri zuenean (Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58.3 artikulua).

Bestalde, Udalak bidalitako espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak igorri dituen agirietan ez dago jasorik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen bezala. Zehazki, ez dago jasorik zehapena interesatuari etxean jakinarazteko bi saioak, alegia, posta zerbitzuaren bidez 2000ko ekainaren 16an eta 20an errekurtsogilearen azken helbide ezagunean egin zirenak, ordu desberdinetan egin zirenik, Prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluak agindu bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran).

Zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aintzatetsi behar zen inguruabar hori; eta, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E. Ar.). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta premiamendu-probidentzia deuseztatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa (3905/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1318 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-3314 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. Errekurtsoa, berriz, Francisco González Cudeiro jaunak jarri zuen, udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko Iruñeko Udalak 2001eko uztailaren 12an igorri zuen likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1318 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3314 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco González Cudeiro jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiaren zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko Iruñeko Udalak 2001eko uztailaren 12an igorri zuen likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalak garabi zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko igorri zuen likidazio baten aurka jarri da. Izan ere, garabiak ibilgailu bat eraman zuen behar ez bezala aparkatuta zegoelako, oso-osorik oinezkoentzako pasabidean (Leire kalea - Erriberri kalea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute. Iruñeko Udaltzaingoko agenteak salaketako xehetasun guztiak berretsi ditu (batez ere, ibilgailua oinezkoen pasabidearen erdian zegoela, oinezkoei bidea oztopatzen ziela); interesatuak ez du aurkeztu aurkako frogarik eta salatutako gertaera ukatu besterik ez du egin. Garbi dago, beraz, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak espedientean azaltzen diren moduan gertatu zirela.

Bigarrena.-Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuarengatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar batek ibilgailua oinezkoen pasabide baten gainean aparkatu du, horren ondorioz zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egotzi ahal zaion diziplinazko erantzukizuna.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba handia egiten badiote...". Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2 artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren m) idatz-zatian azaltzen dena. Horregatik, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak garabi zerbitzuarengatiko tasa kobratzeko igorritako likidazio baten aurka jarritakoa; likidazio hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 26an emandako 746 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-3951 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Carmen Aldama Jiménez andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (13388/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"746 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3951 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Carmen Aldama Jiménez andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (13388/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen zehatzaile baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez). Izan ere, zinegotziak isuna ezarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, garraio publikoko ibilgailuetarako erreserbatutako lekuan eta orduan (San Roke kalea-Urdazubiko Monastegia kalea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta egintza edo erabakia berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapitulua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Errekurtso honetako zehapen-ebazpena 2001eko uztailaren 2an jakinarazi zitzaion interesatuari, legezko betekizunak betez. Gora jotzeko errekurtsoa 2001eko irailaren 24an aurkeztu zuen, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoelarik. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurkakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 11n emandako 469 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4129 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; José Ignacio Urdiáin Zabala jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (11716/96 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"469 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4129 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Ignacio Urdiáin Zabala jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (11716/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. José Ignacio Urdiáin Zabala jaunak, 2001eko urriaren 17an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (11716/96 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko urriaren 22ko probidentziaren bitartez (2001eko urriaren 26an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 1ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu José Ignacio Urdiáian Zabala jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa (11716/96 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 1ean emandako 780 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4431 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Francisco Uriz Otano jaunak jarri zuen, Azagrako Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 1ean eman zuen ebazpenaren aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, debeku seinale bati jaramonik ez egiteagatik isuna ezartzeko Alkatetzak berak 2001eko martxoaren 22an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (146/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"780 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4431 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Uriz Otano jaunak jarri du errekurtso hori, Azagrako Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 1ean eman zuen ebazpenaren aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, debeku seinale bati jaramonik ez egiteagatik isuna ezartzeko Alkatetzak berak 2001eko martxoaren 22an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (146/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Azagrako Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, oraingo errekurtsogileak berak jarritakoa, Alkatetzak berak isuna jartzeko aurretik emandako beste ebazpen baten aurkakoa. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, obligazio edo muga seinale bati jaramonik ez egiteagatik (Plus Ultra kalea, 1), antolamendu juridikoa urratzen zela (146/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseza eta indargabea dela adierazteko eskatu du.

2. Azagrako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arau orokor gisa, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan ezarrita dago ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dutela egozten zaizkien egitateak, egitate horiengatik leporatu ahal zaizkien arau-hausteak eta ezarri ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten.

Zehatzago, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 78.2 eta 79. artikuluetan agintzen duenez, egin eta berehala jakinarazten ez diren salaketak (Agintaritzaren agenteek eta batez ere, trafikoaren zaintzaileek egindakoak) ibilgailuaren gidariaren helbidera eramanen dira, azaroaren 26ko 20/1992 Legean ezarritako arau eta betekizunak betez. Ustezko arau-hausleari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) eman behar zaio egoki deritzen alegazioak egiteko eta bidezko deritzen frogabideak proposatzeko.

Bigarrena.-Toki erakundeak igorri dizkigun agirien arabera, salaketa ez zitzaion berehala jakinarazi interesatuari eta aurrerago ere ez zioten behar bezala jakinarazi, lehen aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59, artikuluek agintzen duten moduan; horrela, bere defentsarako oinarrizko eskubide bat erabiltzea galarazi zitzaion. Hain zuzen ere, ediktu oholean argitaratu baino lehen, jakinarazpena ez zen bigarrenez eraman interesatuaren helbidera, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59 artikuluaren 2. idatz-zatiak agintzen duen moduan. Artikulu horrek xedatutakoaren arabera, ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, "inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jarrita, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinean, hurrengo hiru egunetan".

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aplikatu behar zen; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11 eta 18ko Epaiak, 7262 eta 7277 E. Ar., hurrenez hurren). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta orain errekurritutako zehapena zein aurreko zehapen-ebazpena, biak deusezak eta indargabeak direla adieraztea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Azagrako Udaleko Alkatetzak emandako ebazpen baten aurka jarritakoa, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak eman zuen ebazpenaren aurkakoa (146/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 13an emandako 546 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4472 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José María Oreja Buldáin jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa (773148/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"546 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4472 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María Oreja Buldáin jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa (773148/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez zinegotzi beraren ebazpen zehatzaile bat ezetsi baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez). Izan ere, zinegotziak 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, aparkaldi mugatuko eremuan eta ordutegian (Navarro Villoslada kalea, 12) tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik. Errekurtsogileak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du, legelariak egina.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapen-prozedura eragin zuten gertaerak guztiz egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteek salatutako gertaerak kontrako frogarik ez dagoenean egiazkotzat eman behar dira, eta kontuan izan behar da, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren zaintzaile edo kontrolatzaileengana, horiek ezin baitira agintaritzaren agentetzat jo. Haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala ere, kasu honetan, inguruan zerbitzuan ari zen udaltzain batek (363 zenbakiduna) salaketako xehetasun guztiak berretsi ditu; bereziki, ibilgailua aparkaldi mugatuko eremuan tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkaturik zegoela.

Bigarrena.-Salaketa lehendabizi ibilgailuaren titularrari ("Neumáticos y Accesorios, S.A.") jakinarazi zitzaion eta jakinarazpen horrek, errekurtsogileak kontrakoa esan arren, Bide Segurtasunari buruzko 81.2 artikulua eta berari loturik 78. artikulua aplikatuz gero, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar. Preskripzio epea hiru hilabetekoa da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluaren arabera (martxoaren 24ko 5/1997 Legeak emandako idazkeran).

Gero gidaria identifikatu egin zen eta salaketa berari jakinarazi zitzaion posta zerbitzuaren bidez. Orduan hamabost egun balioduneko epea hasi zen, salatuak nahi izanez gero alegazioak eta frogak aurkez zitzan. Alegazioak aurkeztu ondoren, edo alegazioak aurkezteko epea bukatu ondoren, preskripzio-epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko arau-hausleari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak dioenez, eta aztergai dugun kasuan ez da horrelakorik gertatu.

Hirugarrena.-Bestalde, ezin da zehapen-espedientea iraungi zela deklaratu, errekurtsogileak nahi duen moduan: zehapen-prozedura hasi zen egunetik (prozedura hasteko erabakirik ez dago eta inguruabar hori ezin da inola ere interesatuaren kaltetan izan; beraz, ibilgailuaren titularra arau-hauslea identifikatzeko idazkia Erregistroan aurkeztu zuen egunean, 2000ko azaroaren 8an, hasi zela espedientea joko dugu) zehapen-ebazpena interesatuaren helbidean jakinarazteko lehenengo saioa egin zen eguna arte, hau da, 2001eko otsailaren 6a arte (gogoan izan Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluak dioena: "prozedurak iraun dezakeen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko aski da jakinarazpen-agirian ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala kreditatzea") ez ziren sei hilabete iragan (Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua, 44. artikulua, eta horri loturik Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamendua, 16. artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua).

Laugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Halaber, beharrezko neurri zuzentzaileak ere hartzen ahal dira, besteak beste, ibilgailuak ibilgetzea edo erretiratzea.

Arau horren garapenean, Iruñean aparkaldi mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen udal ordenantzak (108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1998ko irailaren 9koa), salbuespenak salbuespen, debekatu egiten du aparkaldi mugatuko aldeetan, mugak indarrean dauden orduetan, tiketik gabe ibilgailuak aparkatzea (5. artikulua). Halaber, arau-haustea da egoiliarrek tiketik gabe beren sektoretik kanpo aparkatzea (23.4 artikulua).

Bestalde, azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatiek diotenez (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz egindako aldaketaren arabera idatzita), agintariek aparkaldi mugatua ezarrita duten aldeetan ibilgailuak tiketik gabe aparkatzea, edo udal ordenantzan baimendutako aparkaldia baino denbora luzeagoan aparkaturik edukitzea, arau-hauste arintzat jo behar dela. Arau-hausleari gehienez 15.000 pezetako (90,15 euro) isuna ezarri ahal zaio, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 10.000 pezetakoa (60,10 euro) ezarri zaio, Auzitegi honen iritziz graduazio egokia eginda.

Azkenik, espedientea aztertu dugu eta legeak ezartzen dituen formazko betekizun guztiak bete direla ondorioztatu dugu, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpen baten aurka jarritakoa, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi horrek emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa (773148/00 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 13an emandako 547 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4473 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José María Oreja Buldáin jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa (790195/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"547 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4473 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María Oreja Buldáin jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa (790195/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi horrek isuna ezartzeko aurretik emandako beste ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, aparkaldi mugatuko aldean (Navarro Villoslada kalea, 12) tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela (790195 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena eragin duten gertaerak guztiz egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Oraingoan, errekurtsogileak alegazioak egin eta gero (kontrako frogarik aurkeztu gabe), agente jarduleak salaketaren alderdi guztiei buruzko informazioa eman du (K-070 zaintzaileak antzeman zuen arau-haustea eta 46 zenbakidun agenteak egiaztatu eta berretsi zuen). Interesatuak errekurtso honetan ere aurkako frogarik aurkeztu ez duenez, garbi dago arau-haustea egin zuela.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Halaber, beharrezko neurri zuzentzaileak ere hartzen ahal dira, besteak beste, ibilgailua ibilgetzea edo erretiratzea.

Arau horren garapenean, Iruñean aparkaldi mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen udal ordenantzak (108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1998ko irailaren 9koa), salbuespenak salbuespen, debekatu egiten du aparkaldi mugatuko aldeetan, mugak indarrean dauden orduetan, tiketik gabe ibilgailuak aparkatzea (5. artikulua). Halaber, arau-haustea da egoiliarrek tiketik gabe beren sektoretik kanpo aparkatzea (23.4 artikulua). Bestalde, azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatiek diotenez (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz egindako aldaketaren arabera idatzita), udal agintariek aparkaldi mugatua ezarrita duten aldeetan ibilgailuak tiketik gabe aparkatzea, edo udal ordenantzan baimendutako aparkaldia baino denbora luzeagoan aparkaturik edukitzea, arau-hauste arintzat jo behar dela (hala ere, horrek ez du esan nahi, Legearen 38.4 eta Erregelamenduaren 93.1 artikuluen arabera, udal garabiak ibilgailua eramatea Zuzenbidearen aurkakoa denik). Arau-hausleari gehienez 15.000 pezetako (90,15 euro) isuna ezarri ahal zaio, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 10.000 pezetakoa (60,10 euro) ezarri zaio, Auzitegi honen iritziz graduazio egokia eginda, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 69.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.-Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duela eta, esan beharra dago ez dagoela institutu hori aintzat hartzerik aztergai dugun kasuan, zeren preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko hauxe antzeman behar da: behin zehapen-espedientea hasita, interesatua espedientearen hasieraren jakitun delarik, espedientea geldirik egon dela, hau da, jarduketa guztiak eten direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuan beharrezkoak eta ezinbestekoak diren diligentziak, eta ez tramite hutsezkoak, egiten ari diren bitartean. Kasu zehatz honetan, eta espedientean ikus daitekeenez, arau-haustea 2000ko abuztuaren 20an egin zen, eta preskripzio-epea urte bereko irailaren 25ean eten zen (egun horretan jakinarazi zitzaion arau-haustea ibilgailuaren jabe den enpresari). Ibilgailuaren jabeak -"Neumáticos y Accesorios, S.A."- egindako alegazioak 2000ko urriaren 13an sartu ziren Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean; alegazioek diotenez, errekurtsogileak gidatzen zuen ibilgailua arau-haustea egin zenean. Gero, 2000ko urriaren 26an, Iruñeko Udalak salaketa errekurtsogileari jakinarazi zion, eta errekurtsogileak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko azaroaren 6an. Aurrerago, 2000ko abenduaren 29an, ebazpen-proposamenaren jakinarazpena jaso zuen eta ez zuen alegaziorik aurkeztu; alegazioak aurkezteko epea 2001eko urtarrilaren 18an amaitu zen.

Ordura arte, interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik espedienteak hilabetez geldirik iraun eta gero (preskripzio-epea berriro kontatzen hasteko ezinbesteko baldintza, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldaturik, 132.2 artikuluan xedatzen duenez), ez zen iragan, egin ziren tramiteen artean, Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazioari buruzko Zehapen Prozeduraren Erregelamenduak (hurrenez hurren, 81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan) Administrazioari zehapenak ezartzeko ematen dioten hiru hilabeteko epea.

Azkenik, 2001eko maiatzaren 9an zehapen-ebazpena interesatuari jakinarazi zitzaion, 57 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko udaletxeko ediktu-oholean argitaratuz, beraren helbidean jakinarazteko bi saio alferrik egin eta gero, banaketa orduetan ez baitzegoen etxean. Saio horiek 2001eko otsailaren 6an eta 8an egin ziren.

Interesatuari ebazpen-proposamena 2000ko abenduaren 29an jakinarazi zitzaiola, horren aurkako alegazioak aurkezteko epea 2001eko urtarrilaren 18an bukatu zela eta zehapen-ebazpena 2001eko maiatzaren 9an jakinarazi zitzaiola kontuan hartuta, ondorio hau atera behar da: alegazioak aurkezteko epea amaitu zen, zehapena interesatuari etxean jakinarazteko saioak egin ziren, preskripzio-epea berriro kontatzen hasi aurretik, eta espedientea hilabetez geldirik egon zen interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik, eta horren guztiaren ondoren ez zen iragan hiru hilabeteko epea, alegia, Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (hurrenez hurren, 81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluarekin bat) Administrazioari zehapenak ezartzeko ematen dioten epea.

Laugarrena.-Halaber, ezin da esan aztergai dugun kasu honetan zehapen-prozedura iraungi denik. Horri dagokionez, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeak, 4/1999 Legearen bidez aldaturik, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da. Halakoetan, iraungitasuna adierazten duen ebazpenean jarduketak artxiba daitezela aginduko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldaturik eta 4/1999 Legeari egokiturik) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta...".

Aurrekoa esan ondoren, eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikulua kontuan izanik, zehaztu behar da, baina prozedurek iraun dezaketen epean jakinarazpenak egin beharra betetzat eman ahal izateko soilik (sei hilabete iraun dezakete trafikoaren arloko prozedurek, arestian esan den moduan), nahikoa dela jakinarazpena egiteko saioa behar bezala kreditatzea.

Gauzak horrela, eta berriz ere aztergai dugun kasura itzulita, ondokoa ikusi dugu: José María Oreja Buldáin jaunaren aurkako prozedura 2000ko urriaren 13an hasi zen (artean zehapen-espedientea hasteko erabakirik ez zegoen), egun horretan ibilgailuaren jabe den enpresak salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu eta haietan adierazi baitzuen José María jaunak gidatzen zuela ibilgailua arau-haustea egin zenean, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa, postako langileak betetako jasoagiriaren gordekinaren bidez behar bezala kreditatua, 2001eko otsailaren 6an egin zen, eta artean bukatu gabe zegoen sei hilabeteko epea. Beraz, aurkatzeko zio hori ere ezin dugu aintzat hartu eta horri dagokionez bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurrekoa dela eta, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrena aipatzea komeni da (10064 E. Ar.). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko lege-doktrina ezarri zuen: "...salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte (espedientea hasteko erabakiaz ari da). Alabaina: salaketa jakinarazi eta alegazioak egiteko epea ezartzeko tramitea betez gero (...), salaketa jakinarazi zaion subjektuaren aurkako zehapen espedientea hasitzat jo behar da eta horrek ondorio guztiak ekarriko ditu, besteak beste, iraungitzeko epearen hasiera, eta Administrazioak ezin du arau-hauslea nor den jakin arte iraungipen epearen hasiera geroratu, salaketa jakinarazi zaiona arau-hauslea bera ez denean (...). Aitzitik, arau-hauslea ibilgailuaren titularra delakoan haren aurka zehapen espedientea hasi ondotik (arau-haustea egileari beste inori ezin zaio egotzi, 1990eko apirilaren 2ko Testu Bateginaren 72.1 artikuluan azpimarratzen denez) arau-hauslea beste bat dela jakiten bada, guztiz onargarria da diligentziak subjektu pasibo berriaren kontra bihurtzea. Zalantzarik gabe, 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako iraungipen epea, bigarren subjektu horrentzat, jarduketak beraren kontra formalki bihurtzen diren unean hasi behar da zenbatzen eta ez lehenago."

Bosgarrena.-Azkenik, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira, eta, behin ibilgailuaren gidaria identifikatu eta gero, alegazioak egiteko aukera eman da, Legearen 79. artikuluan eskatzen den moduan. Errekurtsogileak prozedura kontrajarriaren onura izan du, eta bere defentsarako egoki jotzen zituen argudioak aurkezteko aukera ere bai. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarritakoa, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko zinegotzi horrek aurretik emandako beste ebazpen baten aurka (790195/00 zenbakiko zehapen-espedientea)

ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 6an emandako 410 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4474 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Miguel Jover Aldave jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi horrek aurretik emandako beste ebazpen baten aurkakoa (390908/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"410 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4474 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Miguel Jover Aldave jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi horrek aurretik emandako beste ebazpen baten aurkakoa (390908/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, zinegotzi berak 390908/00 zehapen-espedientean embandako zehapen zehatzaie baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez). Izan ere, zinegotziak 5.000 pezetako (30,05 euro) isuna jarri zuen, aparkaldi mugatuko aldean -txandaketa soilik (Gaztelu Plaza)- tiketean adierazitako aparkaldia baino luzeagoa egiteagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaraziak (aldarazpenak 1999ko apirilaren 14tik du indarra) 44. artikuluan xedatzen duenez, ofizioz hasten diren prozeduretan, eta bereziki, Administrazioak zehatzeko ahalmena erabiltzen duen horietan, ezarritako gehieneko epean (zehazki, sei hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteengatiko zehapen espedienteetan -Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16 artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 ED-) Administrazioak ez badu zehapen-ebazpenik ematen edota interesatuari jakinarazten ez badio, iraungipena gertatuko da, salbu eta espedientea interesatuaren erruz gelditzen denean; halakoetan, ebazpena emateko eskumena duen organoak jarduketak artxiba daitezela agindu behar du, ofizioz edo interesatuak eskaturik. Eta hori horrela da zeren eta, jurisprudentziak dioen bezala, "iraungitasuna, eta beste horrenbeste esan liteke preskripzioaz, ez datza administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Gaztela-Leongo JANren 1998ko azaroaren 24ko Epaia -4401 E. Ar.-).

Espedientea aztertuta ondorioztatu dugunez, zehapen-prozedura iraungi egin zen. Izan ere, hura hasi zen egunetik (inon ez da ageri Alkatetzak zehapen-prozedura has zedila agintzeko erabakirik hartu zuenik, eta inguruabar hori ezin da inola ere interesatuaren kaltetan izan; beraz, interesatuari gehien komeni zaion interpretazioa eginez, prozedura salaketaren egunean, 2000ko apirilaren 26an, hasi zela joko dugu) zehapena interesatuaren helbidean posta zerbitzuaren bidez jakinarazteko alferrikako lehen saioaren eguna arte, hots, 2001eko otsailaren 6a arte (gogoan izan Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluak dioena: "prozedurak iraun dezakeen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko aski da jakinarazpen-agirian ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala kreditatzea") sobera iragan zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritako iraungipen-epea. Horregatik, espedientea iraungi zela eta iraungipena "ondore guztietarako ofizioz aintzatetsi" behar dela (Nazio Auzitegiaren 1998ko maiatzaren 29ko Epaia -1662 E. Ar.-) kontuan harturik, errekurtsoa baietsi eta ebazpena deuseztatu behar dugu.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarritakoa, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko zinegotzi horrek 390908/00 zehapen-espedientean emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 11n emandako 495 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4749 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María de Irízar Martín andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (15294/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"495 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4749 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María de Irízar Martínez andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (15294/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpen zehatzaile baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez). Ebazpen horren bidez isuna ezarri zen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, espaloiaren gainean, oinezkoen bidea oztopatzen ez zuela (Belateko Monastegia zeharkalea, z/g), antolamendu juridikoa urratzen zela (15294/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arau orokor gisa, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan ezarrita dago ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dutela egozten zaizkien egitateak, egitate horiengatik leporatu ahal zaizkien arau-hausteak eta ezarri ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten.

Zehatzago, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 78.2 eta 79 artikuluetan agintzen duenez, momentuan bertan jakinarazten ez diren salaketak (Agintaritzaren agenteek egindakoak) ibilgailuaren gidariaren helbidera eramango dira, lehen aipatutako azaroaren 26ko 20/1992 Legean aurreikusitako erregimena eta betekizunekin bat etorriz. Ustezko urratzaileari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) ematen zaio egoki deritzen alegazioak egiteko eta bidezko deritzen frogabideak proposatzeko.

Bigarrena.-Udalak igorri dizkigun agirien arabera, salaketa ez zitzaion berehala jakinarazi interesatuari eta aurrerago ere ez zioten behar bezala jakinarazi, lehen aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59, artikuluek agintzen duten moduan; horrela, bere defentsarako oinarrizko eskubide bat erabiltzea galarazi zitzaion. Hain zuzen ere, ediktu bidezko jakinarazpenera jo aurretik salaketa interesatuaren helbidean (Belateko Monastegia kalea, 4, 2-D, Iruña) posta ziurtatuz jakinarazteko bi saio egin ziren 2001eko ekainaren 27an eta 29an, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59. artikuluko 2. idatz-zatian agindu bezala, baina ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenengoa 10:35ean eta bigarrena 10:50ean). Ediktu bidezko jakinarazpenak, bestalde, ez ditu aurretik egindako akatsak ongitzen; beraz, zehatzeko ekintza preskribatu egin zen eta hori ofizioz aintzatetsi behar izan zen, zeren eta, Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziaren arabera, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11 eta 18ko Epaiak, 7262 eta 7277 E. Ar., hurrenez hurren).

Hirugarrena.-Errekurtsogileak horrelakorik alegatu ez badu ere, eta zehapen-prozeduraren iraungipena ofizioz aintzatetsi beharrekoa denez, komeni da kontu hau sakonago aztertzea.

4/1999 Legeak, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da. Halakoetan, iraungitasuna adierazten duen ebazpenean jarduketak artxiba daitezela aginduko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko Prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16 artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldaturik eta 4/1999 Legeari egokiturik) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi egingo da eta jarduketak artxibatu egingo dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta...".

Aurrekoa esan ondoren, eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikulua kontuan izanik, zehaztu behar da, baina prozedurek iraun dezaketen epean jakinarazpenak egin beharra betetzat eman ahal izateko soilik (sei hilabete iraun dezakete trafikoaren arloko prozedurek, arestian esan den moduan), nahikoa dela jakinarazpena egiteko saioa behar bezala kreditatzea.

Gauzak horrela, eta berriz ere aztergai dugun kasura itzulita, ondokoa ikusi dugu: prozedura 2001eko apirilaren 3an hasi zen, egun horretan jarri baitzuen salaketa 129 zenbakiko udaltzainak (zehapen-espedientea hasteko erabakirik ez dagoenez, herritarraren eskubideak bermatu balira eta prozedura alferrik luzatu ez balitz bezala egin dugu interpretazioa), eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa, postako langileak betetako jasoagiriaren gordekinaren bidez behar bezala kreditatua, 2001eko azaroaren 6an egin zen. Beraz, errekurtsogileari ebazpena jakinarazteko lehen saioa egin zenean aspaldi bukatua zen sei hilabeteko epea eta bidezkoa da espedientea iraungi dela adieraztea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurkakoa (15294/01 zenbakiko zehapen-espedientea)

ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 12an emandako 514 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4766 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Víctor Manuel Piñero Becerra jaunak jarri zuen, trafikoari buruzko arauak hausteagatik isunak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurka (6501/01, 5185/01 eta 5154/01 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"514 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4766 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Víctor Manuel Piñero Becerra jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko arau-hausteak egiteagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurka (6501/01, 5185/01 eta 5154/01 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Víctor Manuel Piñero Becerra jaunak, 2001eko azaroaren 23an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko arau-hausteak egiteagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurka (6501/01, 5185/01 eta 5154/01 zenbakiko udal espedienteak).

2. Auzitegi honen 2001eko azaroaren 30eko probidentziaren bitartez (2001eko abenduaren 4an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko abenduaren 20an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Víctor Manuek Piñero Becerra jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurkakoa (6501/01, 5185/01 eta 5154/01 zenbakiko udal espedienteak); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 12an emandako 515 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4770 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Juan Jesús Martín Larrea jaunak jarri zuen, autoan eta premiarik gabe bazterbidetik zirkulatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (5553/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"515 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4770 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Jesús Martín Larrea jaunak jarri du errekurtso hori, autoan eta premiarik gabe bazterbidetik zirkulatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (5553/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Juan Jesús Martín Larrea jaunak, 2001eko azaroaren 23an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, autoan eta premiarik gabe bazterbidetik zirkulatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (5553/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko azaroaren 30eko probidentziaren bitartez (2001eko abenduaren 4an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko abenduaren 20an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Juan Jesús Martín Larrea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (5553/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 12an emandako 516 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4771 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Margarita Vergara Segura andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (224/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"516 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4771 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Margarita Vergara Segura andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (224/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Margarita Vergara Segura andreak, 2001eko azaroaren 23an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (224/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko azaroaren 30eko probidentziaren bitartez (2001eko abenduaren 4an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko abenduaren 20an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Margarita Vergara Segura andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (224/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 12an emandako 517 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4774 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Félix Zabalza Elzaburu jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (832318/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"517 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4774 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Félix Zabalza Elzaburu jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (832318/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. José Félix Zabalza Elzaburu jaunak, 2001eko azaroaren 23an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (832318/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko azaroaren 30eko probidentziaren bitartez (2001eko abenduaren 4an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 21ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu José Félix Zabalza Elzaburu jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (832318/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0204763