80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Francisco García Fernández jaunari mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaile titulu baten titulartasuna eta enpresaren izena aldatzeko baimena ematen diona.

Francisco García Fernández jaunak, Mahasti saileko mintegiko landareen ekoizleen Erregistroan NA-38 zenbakiarekin ekoizle-ugaltzaile gisa ageri denak, titulu horren titulartasuna aldatzeko eskaera egin du, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoetan ezarritakoari jarraikiz.

Eskatzaileak Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoan aurkezturiko dokumentazioa ontzat hartu da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak aldaketarekiko adostasun txostena eman du.

Hori guztia kontuan harturik eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskaturiko titulartasun aldaketa egiteko baimena ematea. Hemendik aurrera María José García García eta Patxi García García jaun-andreak izanen dira titularrak. Enpresaren izena aldatzeko ere ematen da baimena, hemendik aurrera Viveros García García S.I. izanen baita.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraikiz.

3. Ebazpen hau interesatuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari bidaltzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0206408