I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
AKATS ZUZENKETA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak maiatzaren 23an emaniko 69/2002 Foru Aginduarena. Horren bidez, elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek 2002. urtean egiten dituzten sustapen jarduerei laguntzeko deialdia onetsi zen.
Foru Agindu hori 2002ko ekainaren 12an argitaratu zen, baina akats hauek zuzendu behar dira.
-Arauen eranskina. 1. Xedea, laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak. 1.1.1.2. Xedea. 1, 2, 3, 4 eta 5. idatz-zatiak mantentzen dira, 6.a kentzen da.
Arauen eranskina. 1. Xedea, laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak. 1.1.1.3. Laguntzaren zenbatekoa. Hona hemen behin betiko testua: "Laguntzak fondo galdurako dirulaguntzak izanen dira, laguntza izan dezaketen jardueretarako bideratzen diren zenbatekoen % 70 artekoak. Laguntzen muga: orokorrean, 42.000 euro elkarte bakoitzeko, 1.1.1. puntuko 1, 2, 4 eta 5. ataletan aipatzen diren jardueretarako, eta 33.000 euro aurreko oinarriko 3. atalekoetarako".
Arauen eranskina. 5. Egiaztapena eta ordainketa. Hona hemen behin betiko testua: "Laguntzen kontzesioarekin batera laguntzaren % 75eko aurrerakina emanen da. Onuradunek egindako jardueren gastu eta dirusarreren frogagiriak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte 2002ko azaroaren 30a baino lehen, baita beste entitate, erakunde edo partikular batzuek emandako laguntzen adierazpena ere. Baldin eta aurkeztutako dokumentazioak.".
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
Iragarkiaren kodea: A0207119