I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak 3440 zenbakiko Ikerketarako Baimenaren gainean 2002ko maiatzaren 8an argitaratu zuen iragarkiarena.
Ikerketarako Baimen horri Nafarroako 3472 zenbakia dagokio eta Gipuzkoako 4774 zenbakia eta, akatsa dela medio, 3440 zenbakiko Ikerketarako Baimena eman zitzaion. Artaleku izena du eta bost mehategi lauki hartzen ditu.
Hortaz, 2002ko maiatzaren 8an argitaratutako 2002ko apirilaren 18ko iragarkian: "Zenbakia: hiru mila laurehun eta berrogei (3.440)" dioen tokian, "Zenbakia: Nafarroako hiru mila laurehun eta hiruretan hogeita hamabi (3472) eta Gipuzkoako lau mila zazpiehun eta hiruretan hogeita hamalau (4774)".
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.-Industri Segurtasunerako zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: a0206120