I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUARENA, Uncona 3488ren ustiapenaren kontzesioa tramitatzeko onesten duena.
Eskatutakoaren arabera, tramitatzeko onartu da Meatzeei buruzko Legeko c) atalean birsailkatzea Uncona 3488 izeneko kareharri ustiapena, 2 meatze laukikoa. Tiebasko udal mugapeetan dago eta honako koordenatuak ditu:
ERPINA W LONGITUDEA N LATITUDEA
1 1º 38' 20" 42º 41' 00"
2 1º 38' 20" 42º 40' 40"
3 1º 39' 00" 42º 40' 40"
4 1º 39' 00" 42º 41' 00"
Longitudeen erreferentzia: Greenwich-eko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.
Eta hau aditzera ematen da, interesatu guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 1-5. solairuan dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etik 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: a0206895