80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Leteko Harrobiko 3486ren ustiapenaren kontzesioa tramitatzeko onestsi dela adierazten duen iragarkia.

Eskatu egin da, bai eta tramitatzeko onetsi ere, Leteko Harrobiko 3486 izeneko kareharri ustiapenaren sailkapena Meatzeei buruzko Legearen C) sekzioan. Ustiapenak lau meatze koadrikula ditu Itza eta Olloko mugapean, honela kokatuak:

ERPINA W LONGITUDEA N LATITUDEA

1 1º 48' 40" 42º 52' 20"

2 1º 48' 00" 42º 52' 20"

3 1º 48' 00" 42º 51' 40"

4 1º 48' 40" 42º 51' 40"

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesatu diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Printzearen Harresia II, Tomás Caballeroren parkea, 1-5.a, Iruñean, 8:30etatik 14:30etara, honako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunetan, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Erregimenerako 1978ko abuztuaren 25ko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0206894