80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

585/2002 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lodosa-El Villar NA-123 errepidearen eta Lodosa-Alcanadre NA-6540 errepidearen arteko bidegurutzea, Lodosan" egiteko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena.

Zainketa Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan adierazi "Lodosa-El Villar NA-123 errepidearen eta Lodosa-Alcanadre NA-6540 errepidearen arteko bidegurutzea, Lodosan" proiektua hartu dela, Berceo Ingenieros S.L. enpresak prestatua, enpresa honixe esleitu baitzitzaizkion lanak, urtarrilaren 16ko 56/2002 Ebazpenaren bidez.

Obren funtsa da 21 m.ko barne erradioko biribilgune itxi bat egitea, non N-232 errepidetik datorren trafikoa bilduko baita.

Biribilguneak 6 m.ko biratze errei bat izanen du eta bazterbidea alda banatan, metro bat zabal. Zintarri beheratu batez mugatuko da eta metro bateko zoladura izanen du.

Horrekin batera, biribilgunearen kanpoko ertzean espaloi bat eginen da, Ebro ibaiaren gaineko zubiko espaloiei segida ematearren.

Azkenik, biribilgunea argiztatuko da oraingo argi-paldoen antzekoak paratuz. Horrela Lodosako sarrerak hiri itxura izanen du.

Proiektuak Segurtasun eta Osasun Azterlana eta obrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ere biltzen ditu.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluko 2. idatz-zatiak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Lodosa-El Villar NA-123 errepidearen eta Lodosa-Alcanadre NA-6540 errepidearen arteko bidegurutzea, Lodosan" egiteko proiektuari.

2. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuaren bulegoetan eta Lodosako Herriko Etxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Lodosako Udalari (proiektuaren ale bat igorriko zaionari), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

LODOSA-EL VILLAR NA-123 ERREPIDEAREN ETA LODOSA-ALCANADRE NA-6540 ERREPIDEAREN ARTEKO BIDEGURUTZEA, LODOSAN

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LODOSAKO MUGAPEA

LD-01 SINDICATO CENTRAL DE LOS REGADIOS ANCHA, 1, 31580 - LODOSA 68 10 1-1 HIRILURRA

1046 10 1-A LARREA

445 10 1-B -

39 10 1-C LARREA

LD-02 RIVAS CORDOBES, CARMEN SAN IGNACIO, 10-3. D, 31580 - LODOSA 362 10 2-A ZAINZURIAK

LD-03 ALONSO CORDOBES, FAUSTO SAN JUAN, 39, 31580 - LODOSA 78 10 3 ALORRA

LD-04 PRADOS REMIREZ, MANUEL PLAZUELA, 31, 31580 - LODOSA 11 10 4 ALORRA

LD-05 SALVATIERRA REMIREZ, PABLO DIPUTACION FORAL ETORBIDEA, 7, 31580 - LODOSA 169 10 9-A ALORRA

LD-06 EZQUERRO RIVAS, ANGEL M.ª DIPUTACION FORAL ETORBIDEA, 17, 31580 - LODOSA 40 10 11 ALORRA

LD-07 IRIARTE GARCIA, MARIA A. VILLA DORA, 31580 - LODOSA 128 2 302 ZAINZURIAK

IRIARTE GARCIA, MARIA D.

IRIARTE GARCIA, MARIA C.

Iragarkiaren kodea: A0206793