8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Venta Gaineko, S.A. Jarduera: taberna- jatetxea. Tokia: Azpilkueta (Baztan).

Baztanen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200101