III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C I N T R U E N I G O
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Promociones Cintruénigo Navarra, S.A. Jarduera: garajea. Tokia: Zumalacárregui, 28.
Cintruenigon, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Faustino León Chivite.
Iragarkiaren kodea: A0200037