8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Deialdia, Bera Udaleko Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, euskalduna, oposizio bidez hartzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berako Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, euskalduna, oposizio bidez hartzea.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Berako Udalaren lan-kontratudun finko bilakatuko da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarrita dagoen babesa hartuko duelarik.

1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko D mailan sartuko da eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.4. Izendatzen denak lanpostuarekin zerikusia duten eginkizun guztiak eta Udalaren organo eskudunek une oro ematen dizkiotenak beteko ditu. Bete beharreko eginkizunak eta lanak deialdiaren lanpostuari dagozkion mailakoak izanen dira, honako hauek: Udalaren eraikinen mantenimendua eta garbiketa, Udalaren ondasunak zaintzea, igeltserotza, iturgintza, zurgintza eta elektrizitate lanak, ur-araztegia eta edateko uraren eta ur-sarearen mantenimendua, edozein motatako udal zerbitzuak, obretan parte hartzea, etab.

Beran bizi beharko du edo, bestela, Beratik 15 kilometroko erradioaren barrenean.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalaren organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2. oinarria.-Izangaien beharkizunak.

2.1. Oposizio honetara onartuak izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko herriren batekoa.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.

c) Guttienez ere Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehenbiziko mailakoa edo baliokideren baten jabe izatea.

d) Ibilgailuak gidatzeko B-1 motako baimena izatea.

e) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) Euskara jakitea. Aukeraketa prozeduran euskararen ezagutza frogatzeko, izangaiek Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako gaitasun-ziurtagiria edo titulu baliokideren bat aurkeztu beharko dute, edo bestela proba bat gainditu beharko dute hizkuntza behar bezain ongi dakitela egiaztatzeko.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Berako Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu.

3.2. Eskabidearekin batera, hala behar bada, euskara ezagutzen dela frogatzeko eskatutako titulazioa, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, aurkeztu beharko dute.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, Alkatetzak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta haien eskabideetan eta erantsitako agirietan formazko akatsik bada, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta behin horiek ebatzita direla, Alkatetzak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria.-Oposizioaren garapena.

5.1. Oposizioa 2002ko otsailean hasiko da, gutxi gorabehera. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.2. Oposizioa aldi hauetan banatuko da:

a) Euskara: deialdi honen 2.1.g) oinarrian ezarritako beharkizuna frogatu gabe duten izangaiek bakarrik egin behar dute.

Ahoz eta idatziz proba bana eginen da, izangaiak plantilla organikoko gaitasun mailako 1 profilari egokitzen zaion ala ez zehazteko.

Ahozko proban, izangaiak gai-zerrenda batetik gai ba aukeratuta 5 minutuz aritu beharko du.

Proba idatzian, diktaketa bat egin beharko dute.

Eskualdeko euskara teknikari batek prestatuko ditu proba horiek.

b) Lehenbiziko ariketa: praktikoa, deialdi honetako 1.4 puntuko eginkizunekin zerikusia duten lan ttiki batzuk egin beharko dira. Materialak bertan emanen dira. Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira, gehienez, eta baztertuak geldituko dira 15 puntu, guttienez, ateratzen ez dituztenak.

c) Bigarren proba: teorikoa, bi proga biltzen dituena:

Lehenbiziko proba: galdera llabur batzuk, edo test modukoak, erantzun beharko dira, idatziz, Berako herriaren gaineko ezagupenei buruz, hau da, bertako dermio, kale, etab.ei buruz. Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira, gehienez, eta baztertuak geldituko dira 15 puntu, guttienez, ateratzen ez dituztenak.

Bigarren proba: galdera batzuk erantzun eta eragiketa batzuk ebatzi beharko dituzte, idatziz, hain zuzen ere honako gai hauei buruz: ortografia, aritmetika, geometria, azaleren eta bolumenen kalkulua. Proba honetan 10 puntu lortzen ahal dira, gehienez, eta baztertuak geldituko dira 5 puntu, guttienez, ateratzen ez dituztenak.

Oposizioko ariketa bakoitza baztergarria izanen da.

Oposizioko bi ariketak egin ondotik berdinketa suertatzen bada, proba praktikoan zeinek atera duen puntuazio altuagoa, haren alde hautsiko da berdinketa.

Oposizioko ariketak deialdi bakarrean eginen dira, eta bertara Nortasun Agiri Nazionalarekin agertu beharko dute. Arrazoia edozein izanda, erraniko tokietara eta behar diren egun eta orduetan agertzen ez direnak, baztertuak geldituko dira.

6. oinarria.-Epaimahaiaren osaketa, eraketa eta jarduketa.

6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Berako Udaleko alkatea, J. J. Goia Etxeberria.

Ordezkoa: Berako Udalaren lehenbiziko alkateordea, J. Leiza Oteiza.

Mahaikidea eta ordezkoa: Cederna-Garalurko teknikari bat.

Mahaikidea eta ordezkoa: Toki Ona Institutuko irakasle bat.

Mahaikidea: Juan María Alemán Irungaray, arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Juan I. Oyarzábal Lecuona, arkitektoa.

Mahaikide-idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Andoni Esparza Léibar, Lesakako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia eratzeko mahaiburuak deia egin beharko du, probak hasi baino lehen.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen hartara agertu gabe.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu proba guztietarako edo batzuetarako bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntza emanen epaimahaiari.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Berako Udaleko iragarki oholean oposizioa gainditu dutenen zerrenda, oposizioko ariketa guztietan lortzen dituzten puntuen hurrenkeran, baita puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena banan-banan jakinarazi eta ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, izendaturiko izangaiak deialdian eskatutako betekizunak eta gaitasun baldintzak betetzen dituela erakusten duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

7.3. Aipatu epean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbestekoak salbu, proposatutako izangaiak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da lan- kontratua sinatu eta ordura arteko egintza guztiak deuseztatuko dira, ezertan ukatu gabe hasierako eskabidean iruzurra egiteagatik sor daitekeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa gertatuz gero, 7.1. idatz-zatian aipatu zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea eta aurreko puntuetako prozedura bera eramanen da.

8. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea

8.1. Hautapen prozesua amaiturik, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, 7.2 oinarrian xedatutakoa betetzen duen izangai proposatua Berako Udalaren lan-kontratadun finko izendatuko du, Zerbitzu anitzetarako enplegatu lanpostua bete dezan. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izangai izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du karguaren jabetza, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Izangaiak, aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun izateko eta aitzineko 7.4. oinarrian xedatutakoaren arabera beteko da lanpostua.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat jarriko da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo haren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion sailari zuzendua, errekurritzen den egintza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria.-Eskabide eredua

Izena: ..........., adinez nagusia. N.A.N.: .........., noiz sortua: 19(e)ko .......aren (e)an, helbidea: ........., kalea: ........., zk.: .., oina: ...., posta kodea: ......, telefonoa: ...............

Zure aitzinean agertu eta azaltzen dut:

Berako Udalaren Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, euskalduna, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan jarduteko gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik bat ere ez dudala.

Ez naizela berezia izan diziplina-espedientearen bitartez administrazio publiko baten zerbitzutik eta ez nagoela ezgaiturik eginkizun publikoetan jarduteko.

Deialdiaren eskatutako titulazioa badudala.

Baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdi honetan eskatutako euskara titulua eskaera honekin batera ..... (bai/ez) aurkezten dudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat eman eta horren indarrez, Berako Udalaren Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, euskalduna, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dizut.

......(e)n, 20...(e)ko .....aren ......(e)an.

(Sinadura)

BERAKO UDALEKO ALKATE JAUNA.

Beran, bi mila eta bateko abenduaren zazpian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0112863