III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Batzarrea
E D I K T U A
Bidasoa-Berroaran mendietako Batzarreak, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkuran, "Bidasoa mendiko 2001eko baso lanetarako lehiaketa" obren kontratazioa behin betikoz esleitu zion Berdabio Basogintza, S.L. enpresari, hogeita bi milioi, zazpiehun eta berrogeita bat mila eta berrogei (22.741.040) pezetatan, alegia, 136.676,40 eurotan, BEZa barne.
Aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Donezteben, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Batzarreko burua, Miguel San Miguel.
Iragarkiaren kodea: A0112817