III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U S T I Ñ A N A
2001eko aurrekontuko aldaketaren espedientea hasiera batez onetsirik
Fustiñanako Udalak, 2001eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketaren espedientea onestea erabaki zuen, ondotik heldu baita. Espedientea idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan zuzenketak, oharrak edo alegazioak egin ditzaten. Epe hori inolako alegaziorik jaso gabe iragan ondoren, behin betikoa bihurtuko da besterik gabe.
Gastuetako kreditu berezia:
VI. kapitulua:
Erretiratuen elkarteko kafe-makina: pezetak 348.000.
Gazteen elkarteko hotz-makinak: 439.176 pezeta.
Ikastetxe publikoko inbertsioak: 3.898.913 pezeta.
Gastuetako kreditu berezia, guztira: pezetak 4.686.089.
Gastuetako kreditu gehikuntza:
IV. kapitulua: Udalaren Kultur eta Kirol Kontseilua: 2.669.055 pezeta.
Guztira: 7.355.144 pezeta.
Dirusarreretako kreditu berezia:
VII. kapitulua: Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza: 2.534.293 pezeta.
VI. kapitulua: ondasun eta eskubideak saltzea: 3.046.785 pezeta.
IV. kapitulua: Kirol eta Gazteriaren dirulaguntza: 1.774.066 pezeta.
Dirusarreretako kreditua, guztira: pezetak 7.355.144.
Fustiñanan, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Jarduneko alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: A0112816