8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Soberako lurzatien deklarazioa

Caparrosoko Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Ondotik heldu diren Ondareko lurzatiak soberako lurzatiak direla deklaratzea, gero mugakideei saltzeko, eurek halaxe eskatu baitute. Hortaz, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan aurreikusitako aldaera juridikoaren espedientea abian jartzea erabaki da. Hona hemen lurzatiak:

Santa Fe kalean, 49 metro karratu inguruko lurzatia (Santiago Villa).

Landivar kalean, 40 metro karratu inguruko lurzatia (Pilar Lacruz Izco).

Vales kalean, 20 metro karratu inguruko lurzatia (Francisco Echeverri).

Halaber, Ondareko honako lurrak:

Calvo Sotelo kalean, 120 metro karratu ingurukoa.

Val de Tejería kalean, 66 metro karratu ingurukoa.

Vales kalean, 38 zenbakiaren parean, 80 metro karratu ingurukoa.

Enkante bidez besterenduko dira.

2. Baldintzen plegua onestea, tasazio teknikoa barne, besterendu ahal izateko.

Gai horretan aplikatzen ahal den arautegiari jarraikiz, jendaurrean egonen da hilabetez.

Caparroson, bi mila eta bateko abenduaren zazpian. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0112815