8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A S

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Arasko Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikulua eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragartzen du Arasko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Bake epaile ordezko izendatua izateko behar diren baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan ezartzen dira, lege berean 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen direnak, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere, eta 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen direnak.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eskaerak aurkeztu ahalko dituzte, Arasko Udaleko erregistro orokorrean (Plaza de la Constitución, z.g., 31239 Aras, Nafarroa).

Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Arasen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús Jubera Rubio.

Iragarkiaren kodea: A0112814