8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A S

2000. urteko kontuen espedientea hasiera batez onetsirik

Arasko Udalak 2000ko ekitaldiari dagozkion kontuen espedienteari adostasun txostena eman zion, 2001eko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 5eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan oinarriturik.

Aipatu artikuluaren hirugarren idatz-zatiari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Arasen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús Jubera Rubio.

Iragarkiaren kodea: A0112813