I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
355/2001 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa, José Martín Oroz Uriz jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Kudeatzeko Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-José Martín Oroz Uriz jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Kudeatzeko Ataleko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0200145