III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A S
2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik
Arasko Udalak 2001eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak onetsi ziren hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean horrekin bat heldu direnek ematen dituzten aginduak betez, espedientea jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Aipatu Foru Legearen 276.2 artikuluaren bukaerari jarraikiz, jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik batere aurkezten ez bada, aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, haien argitalpen ofiziala ukatu gabe.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Arasen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús Jubera Rubio.
Iragarkiaren kodea: A0112812