III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N U E
Udal ordenantza hasiera batez onetsita
Anue Ibarreko Udalak, 2001eko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Anueko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpenaren biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Anuen, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Alkatea, Antonio Senosiáin Artozqui.
Iragarkiaren kodea: A0112761