III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2001eko maiatzaren 30ean egin bilkura berezian, 2001eko aurrekontua aldatzeko bi espediente onetsi zituen.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, honako espediente hauek aurrekontu gisa tramitatu eta onetsi behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokionez. Beraz, Foru Lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek edo herritarrek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erraklamazioak aurkez ditzaten.
Erraklamaziorik aurkezten ez bada, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan espedienteak behin betikoz onetsitzat joko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Irurtzunen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Jarduneko mankomunitateburua, María Antonia Mata Tena.
Iragarkiaren kodea: A0112719