III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z A R E
Hasierako onespena Bideetako errodadurako eta Agiriak luzatzeko ordenantzei
Zareko Udalak, 2001eko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi ditu Bideetako errodadurako eta Agiriak luzatzeko ordenantzak, biek 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek hura aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Zaren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkatea, Victor Manuel Iriarte Anaut.
Iragarkiaren kodea: A0112691