8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I E D R A M I L L E R A

Hasierako onespena 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketen espedienteari

Piedramillerako Udalak, 2001eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean eginiko aldaketen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean eginiko aldaketen espedientea. Hona hemen:

Kreditu gehikuntzak.

432-601 kontusaila. Zolatzea: 2.265.789 pezeta.

Aldaketa, guztira: 2.265.789 pezeta.

Finantzazio iturriak.

870 kontusaila, gastu orokorretako diruzaintzako gerakina: 2.265.769 pezeta.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkiak jarri ondoren.

3. Aurreko puntuan zehaztutako jendaurreko epea iraganik, 2001eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen aurka erreklamaziorik jasotzen ez bada, behin betikoz onetsita daudela ulertuko da.

Piedramilleran, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Alkatea, María Inés Acedo.

Iragarkiaren kodea: A0112690