8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Udaleko alkate udalburuak, 2001eko azaroaren 26an, dekretua eman zuen, eta hona hemen haren testu osoa:

"Abenduaren 6tik 11ra, biak barne, udal mugapetik kanpo egonen naizenez, eta ikusirik Toki Korporazioen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 44 eta 47. artikuluetan xedatutakoa; eta kontuan hartuz egun horietakoren batean lehen alkateordea ere udal mugapetik kanpo egonen dela,

Honako honen bidez, ebatzi dut:

1. Alkatearen eginkizun guztiak Luis Mariano Mayo Tanco bigarren alkateorde jaunari eskuordetzea, abenduaren 6tik 11ra, biak barne, erabili ditzan.

2. Dekretu hau interesatuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea".

Murillo el Fruton, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0112688