I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
351/2001 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa, Javier Martínez Eslava jauna Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko abenduaren hogeita seiko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Javier Martínez Eslava jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko buru izendatzea, bitarteko gisa.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: a0200141